The Answer – White Miles

The Answer - White Miles


Eguna/Ordua
2015/05/08
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 18 € (Kafe Antzokia, Ticketea.com)
Txarteldegia: 22 €

The Answer
“Raise a Little Hell” diskoaren aurkezpena

Ipar Irlandako The Answer taldea beraien disko berria, 2015eko martxoan kaleratutako “Raise A Little Hell” izenekoa, aurkeztera dator. Zuzeneko ikusgarria duen rock’n’roll taldea da. AC/DC tadearekin biran aritu ondoren euren ospea handitu zen. Euskal Herrian milaka jarraitzaile ditu The Answerek.

White Miles 

White Miles stoner blues rock bikotea da, Austriako eszena alternatibotik datorrena. Medina Rekicek -gitarra eta ahotsak- eta Hansjörg Lofererrek -bateria- osatuta, bikote hau bere kontzertu bereziengatik hasi zen ospetsu izaten Austrian: zuzeneko latz eta energiaz beterikoak, eta baita barrako dantzariak eta zuri-beltzeko film zaharrak ere euren ikuskizunetan. Horrek balio izan zien 2014an Truckfingers suediar taldearekin batera Europako bira egiteko, eta “Job: Genius, Diagnose: Madness” debut-diskoa argitaratuta, Courtney Loveren banda gonbidatua izateko Britaniar Handiko biran. 2015ean The Answer taldeak aukeratu ditu austriarrak kontzertuak irekitzeko.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Kantagintza Anje DuhaldeJohnny-Kaplan