Sant Jordi Ospatzen! Els Catarres – Gatibu

Sant Jordi Ospatzen! Els Catarres - Gatibu


Kontzertua: 22:00 (Ateak eta txarteldegia 21:30etan zabalduko dira)
Aurresalmenta: 10 € – Txarteldegian 12 €

ELS CATARRES 

Bi disko eta EP bakar batekin, Els Catarres Kataluinako talderik ezagunetakoa bihurtu dira. Izan ere, euren abestiak doan deskargatu daitezke Internetetik eta dagoeneko 20.000 lagunek deskargatu dute haien diskografia. Gainera, sare sozialen bitartez, publikoarekin harremana mantentzea gustuko dute eta horren froga gisa: 70.000 jarraitzaile dituzte Facebooken. Honetaz gain, euren zuzenekoa aipatu beharrekoa da: benetan indartsua baita.

‘Postals’-en, euren bigarren lanean, bateria eta haize tresnak gehitu dituzte; folk-pop arteko estiloan, betiere, reggae, country edo bossanova doinuen ikutuekin. Orain, are dantzakorragoak dira Els Catarreseko abestiak, biran eskaini dituzten 80 kontzertuetan argi geratu den bezala.

Diskoa deskargatzeko hemen

Vull estar amb tu

Gatibu

Gatibu taldearen ideia Alex Sardui eta Haimar Arejita musikariena da. Mikel Caballero eta Gaizka Salazar batu zitzaizkien proiektura Gernikako taldeari. Hori orain dela hamar urte gertatu zen, 2002an. Aurten, beraz, Gatibu taldeak hamar urte beteko ditu. Bi urtetik behin diskoa argiratuz, bosgarrenera iritsi dira. Guztira berrogei kantu berri eta interesgarri, bikain eta gogoangarriak. Orain zazpirekin datozkigu. Gatibu taldearen kantuek, hasiera hasieratik, abestien bat-batekotasuna eta single izaera garbia dute. Joa dute kantuek, alaitasunera gerturatzen zaituzte.

Antolatzaileak: Zenbat Gara elkartea eta Casal Bilbao

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search