Saint Vitus – Orange Goblin

Saint Vitus - Orange Goblin


Eguna/Ordua
2014/10/15
asteazkena
20:30

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira

Aurresalmenta: 22 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 25 €

Saint Vitus

Los Angeles-eko Saint Vitus taldeak Europan zehar bira egingo du bere 35. urteurrena ospatzeko. Doom metal azpigeneroaren sortzaileetako hauek –Pentagram, Candlemass eta Trouble bezalako taldeekin batera-, Black Sabbath, Blue Cheer, Black Flag edo Blue Öyster Cult neurriko banden eragin handia dute. 1979an hasi ziren jotzen eta euren izena Black Sabbath talde ingelesaren abesti batetik atera zuten.

Orange Goblin

Orange Goblin laukote ingelesa hurrengo musikariek osatzen dute: Ben Ward (ahots eta gitarra), Joe Hoare (gitarra), Martyn Millard (baxua) eta Chris Turner (bateria) eta haien azken lana aurkeztuko dute zuzenean gurean. ‘A eulogy for the damned’ aurreko diskoak kritika oso onak jaso ditu; Saint Vitus taldearen ondorengoak gisa ere deskribatu izan dituzte.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

algara-web