Ryan Bingham & Band – Elijah Ford

Ryan Bingham & Band - Elijah Ford


Eguna/Ordua
2015/10/02
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 16 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 20 €

RYAN BINGHAM & BAND
“Fear & Saturday Night” disko berria aurkezten
Oscar sari, Urrezko Globo eta Grammy sari banaren irabazlea estreinakoz izango dugu bandak lagunduta luxuzko kontzertuan.

2015eko otsaileko bakarkako europar bira arrakastatsuaren ostean, Ryan Bingham Oscar sari, Urrezko Globo eta Grammy baten irabazleak estreinakoz bisitatuko gaitu urrian bere bandak lagunduta “Fear And Saturday Night” lan berria aurkezteko.
Bingham benetan zegoen furgoneta baten atzealdean, Ipar Dakotan, “The Weary Kind” konposatu zuenean: Jeff Bridges protagonista izan zuen “Crazy Heart” filmeko abesti nagusia da “The Weary Kind”, Oscar, Urrezko Globo eta Grammy sari bana irabazaraziko ziona, eta ospetsu berehala bihurarazi zuena. Teloiaren atzean, baina, jende gutxik ezagutzen zuen galeraz beteriko istorio tragikoa zegoen.
Ryan Binghamek bake eta lasaitasuna behar zituen, eta azken diskoak konposatzen eta grabatzen izan zituen zama guztiak kenduta, Kaliforniako mendietan kokatutako karabana zahar batean bakar-bakarrik, bere diskorik indartsuena sortu zuen: “Fear and Saturday Night”.
Sekulako arrakasta izaten ari da mundu osoan disko hau. Europar biran “Sarrerak agortuta” kartela ia kontzertu guztietan jarri du. Kafe Antzokiko kontzertu hau, bertatik bertara eta klub giroan ikusteko egundoko aukera izango da. Luxuzko kontzertua izango da.

 

ELIJAH FORD

Gaua irekitzen, Elijah Ford izango dugu, Marc Forden semea hain zuzen.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Paul-CollinsLa-Maravillosa-Orquesta-del-Alcohol