Rise To Fall – Knives

Rise To Fall - Knives


Eguna/Ordua
2015/08/22
larunbata
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira.

Doako sarrera

 

Rise To Fall Bizkaiko taldeak “End vs Beginning” (Coroner Records) bere hirugarren diskoa argitaratu du ekainean eta Aste Nagusian izango da gurean aurkezteko. Hilabeteetako lanaren emaitza babestu eta sustatzeko Crowdfunding kanpaina abiatu du modern metal taldeak. Gastuei aurre egin eta mundu mailako kontzertu bira posible egiteko kanpaina bat egin dute Indiegogo plataforman. Grabazio lanak Bilboko Chromaticity Studios-etan egin dituzte Pedro J. Monje musikari eta teknikariarekin. Nahasketa eta masterizazioaz, ordea, Jacob Hansen ekoizle ezaguna arduratu da Hansen Studios-etan.

Knives Darkness by Oath, The Descent, The Wizards eta Odd Heathenish taldeetako kideek sortutako taldea da, Crusting rock ‘n’ death kutsuko abesti indartsuak sortzeko asmoarekin. Hitzetan, mundu modernoaren sorrera, gizakia eta erlijioa zalantzan jartzen dira. Taldea bere lehenengo diskoa lantzen ari da, nahasketa lanetan hain zuzen. 2015eko otsailean taldeak bere lehen grabazioa argitaratu zuen, A.D .taldearekin elkarrekin osatutako split ep-a, “Nuova aetica luporum” izenekoa.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

The Dragtones Kafe AntzokianThe Dictators NYC Kafe Antzokian