Priscilla Band – Anaut – The Cisco Kids DJs

Priscilla Band - Anaut - The Cisco Kids DJs


Eguna/Ordua
2015/01/31
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Muga taberna, Bar Zuloa -Doctor Areilza 13-, Zarat Jazz -Santutxu-, Power records, Keska taberna -Laudio-)
Txarteldegia: 10 €


PRISCILLA BAND
“Xalala Kale” disko berriaren aurkezpena
ANAUT
Aftershow party: THE CISCO KIDS DJs

2012an “Olor a Fonk” diskoa plazaratu zuen Priscilla Band taldeak. Orain bueltan dira bere lan berriarekin, “Xalala Kale”: deep funk estiloko 9 abestirekin. Taldearen zuzenekoak festa bat dira non dantzara bultzatzen duten abesti biziak jotzen dituzten. Ikuskizun berria eskainiko digu taldeak lan berriaren aurkezpen kontzertuan.

Aurretik Anaut kantaria arituko da bere taldearekin. Madrilgo musikariak rythm & blues eta soul doinuak trebeki jorratzen ditu. 2014ean plazaratu du “140” lan luzea, kritika ezin hobeak jaso dituen diskoa. Berriki Anautek “When your days grow up” singlea plazaratu du.

 

Kontzertu festari amaiera emateko The Cisco Kids diskojartzaile bilbotarrak arituko dira musika beltzaren abestiak jartzen. Gau-giro aparte izango dugu egun honetan.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

MFC-ChickenHAY POCO ROCK AND ROLL bilbao web