Prentsaurrekoa: Iñigo Gogoan Herri Ekimena

Prentsaurrekoa: Iñigo Gogoan Herri Ekimena


Eguna/Ordua
2015/03/26
osteguna
11:30

Antolatzailea: Iñigo Gogoan Herri Ekimena

Badira hiru urte Iñigo Cabacas hil zutenetik. Iñigo Gogoan Herri Ekimena, Iñigo Cabacas Liceranzu gaztea ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zenean osatu zen, heriotza horrek gizartean sortu zuen ezinegonari bide emate aldera. Denbora honetan guztian Iñigo Gogoan Herri Ekimenatik poliziaren jardunagatik heriotza gehiagorik ez gertatzea izan da gure motibazioa. Eta horrekin batera, Iñigoren erailketa zigorgabe ez geratzea. Eta egoera hau berriro gerta ez dadin gure eskuetan dagoen guztia egitea. Agerikoa denez ez da horrela izan eta hirugarren urteurrena izango den honetan oraindik ez dago epaiketarik ere eginda.

Horren inguruan hitz egiteko eta apirilaren 11n Iñigoren lagunek antolatuko duten ekimenaren berri emateko prentsaurrekoa emango dute martxoaren 26an, goizeko 11:30ean.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Izar & Star V: Doctor Deseo - Audience - MobyDick (Leonard Coheni omenaldia)Fundacion-Tony-Manero