NØGEN (Sarrerak agortuta)

Eguna/Ordua
2027/02/27
Larunbata
22:00
Ateak 21:30etan zabalduko dira.
Kontzertu honetarako sarrerak agortuta daude. Txarteldegian ez da sarrerarik salduko.
Nøgen euskarazko folk-popa egiten duen talde donostiarra da, 2016an sortua. Taldearen izenak “biluzik” esan nahi du daniereraz, eta halakoak izan dira beti bere abestiak: apaingarririk gabeak eta eguneroko bizitzari buruzkoak. Hamar urte hauetan “Lys” EPa eta hiru album argitaratu ditu, “Liv Til Døden” (2018), “Under Alt” (2020) eta “Åben Cirkel” (2023), eta bere zuzenekoa Estatu osora, Japonia, Korea, Finlandia edo Kuba bezalako herrialdeetara eta BBK Live edo Jazzaldia bezalako jaialdietara eraman du. Azken horretan ospatu zuen aurtengo udan hamargarren urteurrena.
“Åben Cirkel”-ek zirkulua irekita utzi zuen; orain taldeak itxi egingo du. Nøgenek bere azken diskoa argitaratuko du 2027 hasieran (lehen singlea, «Onak eta Txarrak», entzungai dago jada), eta «ETXERA NOLA HELDU» birarekin esango du agur, areto eta antzokietan barrena. Taldea zuzenean ikusteko azken aukeretako bat izango da.





