Nacho Vegas – “Bira 2026. Vidas Semipreciosas” (Irailaren 04era atzeratua)

Eguna/Ordua
2026/05/15
Viernes
22:00
Ateak 21:30etan zabalduko dira.
Kontzertu honetarako sarrera guztiak agortuta daude. Txarteldegian ez da sarrerarik salduko.
Artistak zabaldutako komunikatua:
EUSKAL HERRIKO TEKNIKARIEN GREBAREN ALDEKO OHARRA
Ostiral honetan, maiatzaren 15ean, Euskal Herriko ekitaldi eta ikuskizunetako teknikarien ordezkari sindikalek deitutako greba dela eta, egun horretan Bilboko Kafe Antzokian eskaini behar genuen kontzertua bertan behera uztea erabaki dugula jakinarazi nahi dugu, data berri bat adostu arte. Horrela, elkartasuna adierazi nahi diogu aspalditik egiturazko prekarietatea, bizitza pertsonala eta lana uztartzeko ezintasuna eta hitzarmen duin baten falta, besteak beste, salatzen ari den sektore profesionalari.
Kontzertu honetarako sarrerak aspaldi agortuta zeuden, baina gure publikoa ulerkorra izango delakoan gaude erabaki honek sor ditzakeen eragozpenen aurrean. Mila esker aldez aurretik. Datozen egunetan emango dugu sarreren itzulketari, data aldaketari edo sor daitekeen edozein zalantzari buruzko informazio guztia.
Gogorarazi nahi dugu, halaber, sektore honetako langileen lanik gabe ezinezkoa izango litzatekeela kontzertuak egitea; ezingo genuke haietaz gozatu ere. Horregatik, lan baldintza eta eskubide duinen aldeko greba honekin bat egin nahi dugu, errespetuz eta elkartasunez.
Gora langile-klasearen borroka! #M15Greba
Data berria. Irailak 04 ostirala
Kontzertuaren data berria irailaren 4ean izango da. Erositako sarrerek data berrirako balio dute, baina joan ezin baduzue, hurrengo 10 egunetako epean [email protected] emailera idatzi eta zenbatekoa bueltatuko zaizue.





