Morgan

Morgan


Eguna/Ordua
2017/02/16
Osteguna
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 13 €

MORGAN
North disko berriaren aurkezpena.

Morgan taldea Madrilen sortzen da 2012an, Carolina de Juan-en (Nina) kantak instrumentaltzeko. Urte berean egitasmoa aurkeztu zuten akustikoki Costello salan eta ordutik aurrera, Madrileko eta Euskal Herriko hainbat aretotan jo zuten, jadanik formatu elektrikoan Paco Lopezen gitarra eta ahotsekin, Ekain Elorzaren bateria, Alejandro Ovejero baxuan, David Schulthess teklatuetan eta Carolina de Juanen pianoa eta ahotsa. 2015ean beraien lehen diskoa grabatu zuten Jose Nortés ekoizlearekin Madrileko La Cabañan eta 2016ko otsailean salmentan ipintzen da, Madrileko El Sol aretoan sarrera guztiak saltzen dituzten egun berean. Gutxira, Berrizen betetzen dute bai eta Madrileko Lara Antzokian bitan sarrera guztiak salduz. Lehen lan honek, North, bultzada berria izango du 25 datako bira batekin, udarako Mad Cool, Gigante eta Sonorama jaialdi handietan egongo dena eta Hego Ameriketara lehen bisita izango duena ere.

morgan-kafe-antzokia-posterra

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

real-straits-dire-straits-kafe-antzokiadead-bronco-mamagigis-kafe-antzokia