Moonshine Wagon – The Vartools

Moonshine Wagon - The Vartools


Eguna/Ordua
2015/07/04
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Doako sarrera

MOONSHINE WAGON
“Folk You!” disko berriaren aurkezpena
THE VARTOOLS
“Electrified” disko berriaren aurkezpena
Aftershow party: DJ NASH

Moonshine Wagon banda, sustraiko amerikar musika izugarri maite duten Joel Bruñak eta Unai Marcosek osatu zuten 2013ko udazkenean Gasteizen, eta gerora Goiatz Dutto biolinista aurkitu zuten. “A little bit faster, a little bit worse” filosofiarekin, bi hilabetean lehen zuzenekoak eskaintzen hasiak ziren; bertan, country, bluegrass eta hillbilly azkartua nahasten zituzten. Aldi berean jo ditzaketen baino musika-tresna dakite jotzen hiru kideek, eta horregatik kontzertuetan gitarrak, mandolinak, armonikak, biolinak, kontrabaxuak eta perkusio-instrumentuak hiruren artean hasi ziren trukatzen. Buruan musika kalera eramatea dute beti; ez dute entsegu-lokalik, eta horregatik edozein zubi edo parketan topa ditzakezu jotzen. Baita gurean ere, uztailean, “Folk you!” disko berria aukezten.

The Vartools 2014ko otsailean sortu zen, eta talde gisa ibilbide laburra badu ere, eskarmentu handiko musikariak ditu banda honek. Gau honetan lehen lana aurkeztuko digute: “Electrified”. Rock´n´rolla funtsean hainbat estilotako ukituekin, The Vartoolsek izaera propioa du, eta bere soinuak rock urrezko garaira eramaten gaitu. Bere zuzenekoak arima, grina eta energiaz beteak dira.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Old 97´s Kafe AntzokianLoreak filma Kafe Antzokian