Money for Rope – Perlak

Money for Rope - Perlak


Eguna/Ordua
2014/06/11
asteazkena
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia)
Goiko aretoan

MONEY FOR ROPE

Australiako Money For Rope talde gazteak bertako The Saints edo Radio Birdman bezalako talde mitiko batzuek hasitako bidea jarraitzen dute. ‘Been in the Wars’, Europako merkaturako prestatutako euren abesti arrakastatsuenen bilduma, rock, garaje eta soula nahasten dituena, aurkeztera datoz. Big Day Out, Big Sound, Splendour in the Grass edo Cherry Rock moduko jaialdietan jo dute eta haien furgonetan Franz Ferdinand, The Black Keys edo The Vines entzun ohi dute. The Drones edo Nik Caven soul power rockaren eragina ere nabari da euren musikan. Zuzeneko benetan indartsua dute: bi bateria, bi gitarra, baxua, teklatua eta lau abeslari!

Perlak webPERLAK

Zarazuko Perlak taldeak joko du Money For Ropen aurretik. Oihane Perlak (Eskander eta Kitkat Club), Patxi Perlak (Louise Michel eta Syrah), Ilargi Perlak (Screaming George & the Hustler, Steepers, Sugar Rave) eta Maite Perlak (Inconexia) osatzen dute talde. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuk, eta kutsu alaiagoa dute beste batzuek.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

jai alaipowerages