Mikrofilm Jaialdia: Radio Moscow – Minor Empires

Mikrofilm Jaialdia: Radio Moscow - Minor Empires


Eguna/Ordua
2014/05/23
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira

Aurresalmenta: 10€ Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com
Txarteldegia: 12€

Mikrofilm, film laburren nazioarteko jaialdia, bueltan da eta aurten 3. edizioa ospatuko du uztailak 4 eta 5ean Plentzian. Guzti honi ongietorria emateko, Bilboko Kafe Antzokian aurkezpen festa antolatu dugu maiatzaren 23an (ostirala). Ez galdu! ¡Mikrofilm! Lurra planetatik….

RADIO MOSCOW

Iowako RADIO MOSCOW taldeak, 70. hamarkadako talde handien antzera, rock psikodelikoa eta blues estiloa uztartzea du gustuko. Hiru nerabek sortutako talde honek hiru disko kaleratu dituzte jada: “Radio Moscow” debuta, “Brian Cycles” bigarren lana eta “The Great Escape of Leslie Magnafuzz” artelana. Irudimenez betetako gaitasun kreatiboa dutela argi utzi dute dagoeneko. Jimi Hendrix Experience, Cream, Mountain edo MC5 bezalako taldeen esentzia atzematen asmatu dute eta, horrela, Mars Volta edo Deep Purple taldeen kutsu nabarmenarekin, gaur egungo blues-rock edo stoner rock jarraitzaileen kultuzko bandan bihurtu dira. Udaberrian hasiko duten birarekin batera, “Magical Dirt” deituriko disko berria kaleratuko dute.

MINOR EMPIRES

Minor Empires, Nothink, Toundra, The Big Bench eta Moonich taldekideen proiektu berria da. Talde berri honen lehenengo bi abestiak, “The Story of Timothy Treadwell” eta “Empty Rooms” entzun eta gero, Victor Garciaren gitarraren indarra begibistakoa da. Toundra taldekide ohi honek desagertutako Nothink taldearen –Juan Blas eta Miguel Peñasek sortutakoaren- sua berpiztea lortzen du. Westline estudioetan bildutakoek – Javier Seisdedos, Moonicheko baxu-jotzailea, barne – benetako garra sortzea lortu dute.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.

Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search