Mamba Beat + Unclose

Mamba Beat + Unclose


Eguna/Ordua
2016/02/12
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, kafeantzokia.eus, Ticketea, Ambigú, Marzana taberna)
Txarteldegian: 10 €

*Kontzertuko sarrerarekin Stereorockserako sarrera doan aforoa bete arte.

MAMBA BEAT
“Paint Me In Black” disko berriaren aurkezpena
Mamba Beat Bilboko pop rock elektronikoaren erreferentzia da azkeneko hamarkadan. Eta Paint me in Black!! da euren lan berria, estribillo itsaskorrez eta soinu elektronikoz jositako 10 pista biltzen dituen albuma, eskaini dezaketen zuzeneko indartsuaren adierazgarri.

Gitarren presentzia handiagoa, naturaltasuna ahotsetan, dantzara bideratutako magnetismo elektronikoko sesioak, eta bateria soinu trinkoetara uztartutako mambaren betiko baxu sintetiko indartsuekin, pop-a, indie-rock-a eta elektronikaren arteko ekosistema perfektua osatzen dute. Zenbait komunikabidek Depeche Mode-ren, U2-ren eta Kasabian-en hurbileko eraginekin deskribatzera jo dute..

UNCLOSE
Split 77 taldeko kideak izan ziren Iskandar Rementeriak, Ekaitz Hernándezek eta David Rodríguezek proiektu berria dute eskuartean. Jose Lastrak grabaketa eta nahasketa lanak egin ditu. Gau honetan “Runaways” lan luzea aurkeztuko dute estreinekoz.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

SEX-MUSEUM-Kafe-Antzokia