Kutxa Beltza: Maite Larburu (Goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2022/03/10
Osteguna
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € + banaketa gastuak (www.kafeantzokia.eus, Musikaze)
Txarteldegia: 13 €

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.
*Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da.
 

MAITE LARBURU

 

Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da KRAK diskoa: pitzaduraz-pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa. Maite Larbururen laugarren lan honetan (bigarren bakarkakoa ere bada Neighbor bikotearen bi diskoen ondotik) Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak izango dira zuzeneko lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua elektroniko, eta bateria perkusio set bihurtuko dituzute, haien jotzeko modu apartek ahalmendurik. Gitarra klasiko, elektriko eta biolinez lagunduko du Larburuk bere ahotsa. Ahotsa, musikarien jostun lanabes nagusia; gu guztion gorputz krakatekoak adabatzeko ahalmena duena. Argazkiak: Ainhoa Resano.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search