Maika Makovski: “Maika Sings The Reds” – Izaro Andres

Maika Makovski: "Maika Sings The Reds" - Izaro Andres


Eguna/Ordua
2015/03/14
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 15 € (Kafe Antzokia)

Maika Makovski: “Maika Sings The Reds”

Maika Makovskiren “Maika Sings The Reds” ikuskizunaren indar poetikoaz gozatzeko aukera. Blues musikarekin gertatzen den bezala artistaren barrukaldea erakusten diguten kantuak dira hauek. Maikaren ibilbideko abestirik ezagunenak bere barnetik, bihotzetik, nola ateratzen diren ikusiko dugu zuzenean.

Artista handia da Maika Makovski. 15 urterekin eman zen ezagutzera eta 2002an jaso zituen bere lehen sariak. Gerora plazaratutako diskoak zer esana eman dute eta bere zuzenekoak ikusgarriak izaten dira.

Izaro Andres

Izaro Andres Mallabiako kantari gaztea arituko da Maika Makovskiren aurretik. Bere estreinako diskoa prestatzen ari da, eta “Paradise” abestia plazaratu du aurrerapen gisa, sekulako arrakasta lortzen ari dena. Folk eta pop musikan oinarritutako kantu ederrak jotzen ditu.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

nomadak-txpastorala