M Clan (2. kontzertua) (Sarrerak agortuta)

M Clan (2. kontzertua) (Sarrerak agortuta)


Eguna/Ordua
2015/01/04
igandea
20:30

Ateak 20:00etan zabalduko dira.

Irailean plazaratutako “Dos noches en el Price” da M Clan taldearen lan berria. Disko hau joan den ekainean Madrilgo Teatro Price antzokian eskainitako kontzertuen emaitza da. Kontzertu hauek taldearen 20. urteurrena ospatzeko eskaini zituzten. Lan berrian kontzertua osorik entzuteko aukera izango dugu, bertan hainbat artista lagunek parte hartu zuten: Enrique Villarreal ‘El Drogas’, Fito Cabrales, Ariel Rot, Enrique Bunbury, Guasones, Alejo Stivel, Carlos Raya, Íñigo Uribe eta Miguel Rios. Diskoarekin batera DVD euskarrian taldearen ibilbideari errepasoa egiten dion dokumentala aurkituko dugu. 22 abestiz osaturiko lana da eta bertan taldearen abesti klasikoak azaltzen dira: “Llamando a la Tierra’, ‘Perdido en la Ciudad’, ‘Usar y Tirar’, ‘Carolina’ edota ‘Quédate a dormir’. Ezinbestekoa taldearen jarraitzaileentzat.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

birziklapenaEnkore