Kutxa Beltza: Luke Winslow-King – (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Luke Winslow-King - (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/01/23
ostirala
20:30

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 15 €
Goiko aretoan

“Everlasting Arms” deitzen da Luke Winslow-King artistaren lan berria. Chicagoko Bloodshot records zigiluarekin plazaratu du bere bigarrengo disko luzea eta bertan blues, jazz, folk, ragtime musika, Luisianako swing doinuak eta rock abestiak aurkitzen ditugu. Lan berria talde osoarekin aurkeztuko du Bilbon eta bere alboan Esther Rose emaztea izango du. Urteak eman ditu New Orleanseko klubetan zuzenean jotzen eta azken urteetan ezagun bilakatu da Pokey Lafarge, Taj Mahal, Chris Thile edota Jack Whiteekin batera emandako kontzertuengatik.

Lehen aldiz izango dugu Euskal Herrian zuzeneko ikusgarria duen Luke Winslow-King musikaria.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Los Straitjackets & Deke Dickersonyolanda-arrieta