Luke Winslow-King

Luke Winslow-King


Eguna/Ordua
2016/11/09
Asteazkena
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegia: 15 €

LUKE WINSLOW-KING
“I’m Glad Trouble Don’t Last Always” disko berriaren aurkezpena
Luke Winslow-King New Orleansen finkatutako artista bat da, pixkanaka pixkanaka, diskoz disko, biraz bira bilakatzen hari dena erroetako doinuen babesle onenetako bat nazioarteko panoraman. Bere musika delta blues, folk, jazz tradizionala eta roots rock&roll doinuen nahasketa eklektiko bat da. Bere konposaketek batzen dituzte doinu garaikideak iraganeko garaietako estiloekin, doinu bat sortuz hein berean landatarra eta dotorea, indarrez betea. Luke Winslow-King-ek kritika paregabeak lortu ditu bere aurreko lanekin eta entzuleak irabazi ditu bai areto txikietan zein jaialdirik onenetan ere (Azkena Rock Festival, Cazorla Blues…). Azaroan bere taldearekin itzuliko da labetik atera berri den lan berri bat aurkeztera, I’m Glad Trouble Don’t Last Always (entzungai HEMEN).

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

ekitaldi-pribatua-webizar-&-star-VII-nirvana-nevermind-25-urte