Los Zigarros (Atzeratua. Data berriak)


Eguna/Ordua
2021/12/30
Osteguna
21:30

LOS ZIGARROS taldearen kontzertuen atzerapena eta data berriak
Abenduaren 28an Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketak direla eta programatuta genituen Los Zigarros taldearen 2 kontzertuak ezin izango dira aurrera eraman. Kontzertu hauek datorren 2022ko Martxoaren 05 eta 06ra atzeratzen dira. Horrela, erositako sarrerak data berrietarako balioko dute:
Abenduaren 29rako erositako sarrerak datorren martxoaren 06rako balioko dute.
Abenduaren 30erako erositako sarrerak datorren martxoaren 05erako balioko dute.
Honen jakinarazpena emanda, 14 egunetako epea emango da nahi duenak sarrerak itzultzeko aukera izan dezan. Orduan jarriko dira salgai data berrietarako libre geratzen diren sarrerak. Abenduaren 29tik aurrera Wegow enpresak -sarreren salmenta burutzen duen hornitzaile ofizialak- erosle bakoitzari email bat bidaliko dio jakinarazpen honen berri emanez. Erosleak intzidentziarenbat baldin badauka honako email honetara idatzi dezake: ayuda@wegow.
Barkamenak aldez aurretik sortutako eragozpenengatik.
0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search