Los Mambo Jambo – Marcos Sendarrubias

Los Mambo Jambo - Marcos Sendarrubias


Los Mambo Jambo – Marcos Sendarrubias

Kontzertua: 22:00 (Ateak eta txarteldegia 21:30etan zabalduko dira)
Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia) Txarteldegia: 15 €
*Kontzertuko sarrerarekin osteko Stereorocks Kluberako sarrera doan.

Los Mambo Jambo rock’n’roll instrumentaleko eta rythm&blues-eko soinuekin betetako bigarren lanarekin datoz. Surfa ere gogora datorkigu talde hau entzutean. Emaitza: ‘Soinu Jambofonikoa’ deritzotena. ‘Impacto inminente’ deituriko LP honek era guztietako gaiak jorratzen ditu: kaleko borrokak (‘Sombras del Este’ abestian), udako maitasun istorioak (‘Plomo en tus párpados’) edo 50 hamarraldiko beldurrezko komikiari egindako omenaldia (‘El cadáver que vino a cenar’).

Lau kidek osatzen dute taldea: Dani Nel•lo saxoarekin, Mario Cobo gitarrarekin, Ivan Kovacevic kontrabaxuarekin eta Anton Jarl bateriarekin. Zuzenekoa da Los Mambo Jamboren alderdirik onena. Mundu osoko eszenatokietara igo eta gero, gaur egungo zuzeneko indartsuenetako bat lortu dute.

Marcos Sendarrubias 

Marcos Sendarrubias ‘The Nitemares’ eta ‘The Moon River Trio’ taldeen burua izan zen. Orain, bere proiektu nagusiaz gain, ‘The Del Prince’-ekin, a capella doo woop bostekoarekin, Donald Reagans eta Tennessee A Capellarekin ere elkarlanean aritzen da. Bere bakarkako ibilibidea, 7’’ formatuko bi lan ekoiztu ditu eta kritika nahiz pubikoaren aldetik, oso harrera ona izan dute. Hilabete gutxi barru, hirugarren lana argitaratu nahi du. Hau ere, 50. hamarkadako rock & roll kutsuaz betea.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search