Lew Kirton

Lew Kirton


Eguna/Ordua
2016/10/15
Larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 18 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Power records, La Casa de Atrás -Iturribide 39-)
Txarteldegia: 20 €

Soul 4 Real
LEW KIRTON (with full backing band)

Aurreko urteetako emanaldi arrakastatsuen ondoren (“Prince” Phillip Mitchell, Barbara Mason, Mike James Kirkland), Soul 4 Real jaialdia datorkigu berriz, oraingo honetan Lew Kirton aurkeztuz, abeslari harrigarri bat, Barbados bere jaioterrian bere burua ezagutarazi zuena Blue Rhythm Combo taldearen gidari zela. Gerora Estatu Batuetan finkatua, bateria jo zuen Sam & Dave taldearekin eta The Invitations taldeko buru izan zen. Beraiekin grabatu zuen Sigma estudio mitikoetan Look on the good side liluragarria, ondoren bakarkako ibilera distiratsu bati hasiera emanez, zenbait LP eta Heaven in the Afternoon, Something Special edo Talk To Me bezelako klasikoekin, modern soul eszenako dantzalekuak lepo egotearen errudun direnak.
Urriak 15eko kontzertu esklusiboan -bere data bakarra Europan!- 14 musikariz osatutako banda ikusgarri baten laguntza izango du, soka atal bat barne. Ezinbesteko hitzordu bat soul musika onenarekin.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

urbeltzen dantza ganbarajoseba-b-lenoir-prentsaurrekoa-kafe-antzokia