Leiva

Leiva


LEIVA

“Pólvora” disko berriaren aurkezpena

Kontzertua: 21:30 (Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira)

SARRERAK AGORTUTA
Kontzertu honetarako sarrerak agortuta daude. Ez da sarrerarik salduko txarteldegian

Leiva bere bakarkako bigarren diskoarekin datorkigu: ‘Polvora’ izenekoa. Argitaratu bezain pronto, lehenengo postua eskuratu zuen iTunes, Spotify edo amazon.es bezalakoetan.

Madriltar hau Pereza (1999-2010) taldearekin ezagutu genuenetik, hamaika proiektutan aritu da. Iván Ferreiro, Quique González edo Joaquin Sabina artistentzat abestiak konposatzeaz gain, Sidecars taldearen lehen bi lanak ekoiztu ditu eta Loquillo eta Ariel Rotekin batera, ‘Uno de los nuestros’ biran murgildu da. Honetaz gain, Xoel Lópezekin ‘One Hit Wonders’ bertsio banda sortu du eta bere lehen bakarkako lanean, ‘Diciembre’ izenekoan, ia tresna guztiak jo zituen. Lehen disko honek kritika ezinhobeak jaso zituen: iTunes-en arabera eta Rolling Stones aldizkariaren arabera, urteko estatuko diskorik onena izan zen.

Zuzenekoak, ‘Leiband’ekin batera jo ohi du, bere ohiko taldearekin alegia: energiaz betetako zortzi musikari paregaberekin.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search