Kutxa Beltza: Tijuana Panthers (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Tijuana Panthers (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/07/23
osteguna
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 13 €

Kutxa Beltza
TIJUANA PANTHERS
Duela urte batzuk, Max Bakerrek Tijuanaranzko muga zeharkatzea erabaki zuen berebiziko oporrak pasatzeko asmoz. Bidaian, hainbat gertakizunen ostean, borroka latz batean bukatu zuen, eta azkenean, Maxek portzelanazko pantera bat eskuan egin zuen ihes. Pantera hori Phili, bere ondoan bizi zen ume bati oparitu zion. Gerora, Philek garage-pop banda bat osatuko zuen Chad eta Danielekin, eta pasadizo horretatik hartuko zuten taldearen izena: Tijuana Panthers. Koru itsaskor, bateria erritmiko eta gitarra atsegineko konbinazio perfektua egiten dute, eta 50 eta 60ko hamarraldietako Kaliforniako Beach Party giroko soinura eramaten gaituzte beren musikarekin.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Scorpion Child eta Crobot Kafe AntzokianRafa Berrio Kafe Antzokian