Kutxa Beltza: The Parson Red Heads – Doug Paisley (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: The Parson Red Heads - Doug Paisley (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/10/07
asteazkena
20:30

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, Power Records, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €

Power Records dendaren 25. urteurren jaia:
THE PARSON RED HEADS
DOUG PAISLEY
‘Music From the Trees’ zikloan kokatuta dagoen ilunsenti honetan Power Recordsen 25 urteak ospatuko ditugu folk, pop eta country doinuekin. Alde batetik, Doug Paisley kanadarra izango dugu, lehen aldiz Euskal Herrian. 3 disko argitaratu ostean, Paisley egungo country-folk erreferentzia handietakoa da. Bere ahots izugarriagatik, Gene Clarken oinordekoa da zenbaiten ustez. Gainera, gitarra-jotzaile (ezkerra) bikaina da.

Bestetik, The Parson Red Heads AEBetako Portlandeko banda arituko da, “In a Hazy Dream (Retrospective 2004 – 2014)”, bere 10 urteko karrerako antologia aurkezten. Egungo folk-rock onenetarikoa ekarriko digute; The Byrds eta The Jayhawks klasikoen estelan, baina estilo propioa ematen dien indie-folk ukituarekin.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

The Zombies Kafe AntzokianRemember-Queen