KUTXA BELTZA: The Cactus Blossoms (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: The Cactus Blossoms (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2017/02/02
Osteguna
20:30

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegian: 15 €

Kutxa Beltza
THE CACTUS BLOSSOMS

JD McPherson aitaponteko duen amerikar retro duoak lehen aldiz bisitatzen gaitu bere lagun taldearekin batera.
Minneapolis hiriko Nordeast langile auzoan jaioak eta heziak, Jack​ ​Torrey eta Page Burkhum anaiak laster arrapatu zituzten folkaren eta country klasikoaren doinuek, eta bere konposatzaile talentua St. Paul-eko 40ko hamarkadako The Turf Club honky tonk-eko asteroko emanaldietan findu zuten. JD McPherson-en hasierako talde izateko aukera izan zutenean, bikotearen zale bilakatu zen, gustu onez eta doinu eta erritmo moldaketa sinplez betetako beraien lehen diskoa ekoizteko, bere burua eskaini arteraino. Horrela jaiotzen da You’re Dreaming, erroetako eszenari aire fresko eta indar berrien bolada bat. Musika famili batetik etorriz, amerikar aitzinako musikaren ezagutza sakon bat jaso dute eta bere musika heroiei jarraiki, berezko estilo bat garatu dute, magia izerditzen duena eta gaztetzen duen eraldaketa bat dena, retro doinu bat duo moderno baten gustuaz. Ez dira garai desegokian jaio, besterik gabe beste garai bateko estiloa hartu dute eta bere egin dute nortasunaz eta talentuz.

the-cactus-blossoms-kutxa-beltza-kafe-antzokia-posterra

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

stereorocks-vocoder-club-italoconnection-wldvariel-rot-kafe-antzokia