Kutxa Beltza: Sorkun & DJ Pata (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Sorkun & DJ Pata (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/04/23
osteguna
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 6 € (Kafe Antzokia,www.ticketea.com)
Txarteldegia: 8 €

Urteetan zehar eszenatoki ezberdinetan ibili ondoren, Sorkunek eta Dj Patak indarrak batu dituzte egitasmo honetan. Beraien gustu eta eraginak islatzen dituen lana aurkezten digute Mixtape formatuan: “Turn On The Radio”. Lan berezi hau burutzeko Telmo Trenor, Eider Rodríguez, Dj Mau, Kenitra (Bad Sound System), All In Beats, Iñigo Legorburu, Kashbad eta beste kide batzuen ezinbesteko laguntza jaso dute. 
 
Sorkun Kashbad punk-rock taldeko abeslaria izateagatik sobera ezaguna dugu. Hauekin batera lan berria aurkeztu zuen 2014an, “Arrakala”. Bakarkako lan ugari argitaratzeaz gain, Fermin Muguruzaren zuzenekoetan ere taula gainean ibilitakoa da. Dj Pata, berriz, Donostiako hip-hop eszenatik jaiotako DJaren ezaugarrietako bat, erritmo elektroniko eta hardcore rap estiloez osaturiko saioak dira. 

Trifulka Posse Dj taldeko partaidea da eta Troikadedra.corp kolektiboko laguna. Azken hauekin hainbat lan kaleratu ditu, hauen artean “Síndrome de la Cabeza Explosiva” dugu berriena. Rap abeslari ezberdinekin aritu izan da lanean, hauen artean aipagarrienak Mr.Pig (Insulino Dependiente), Ose (Panzers) eta Daddy Jeff (Selektah Kolektiboa). 

Zuzenekoetan ere artista entzutetsuekin elkarbanatu du eszenatokia: Q-Bert, Dj Premier, Pomoe, Violadores del Verso, Acción Sanchez eta J Mayuscula besteak beste.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

anai_arrebakLoquillo & Nu Niles