KUTXA BELTZA: Sen Horx – Tyler Durden (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Sen Horx - Tyler Durden (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2017/02/15
Asteazkena
20:30

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)

KUTXA BELTZA

SEN HORX
Sen Horx 2016an sortutako Bilboko metal banda bat dira. Grunge, metal eta 90eko hamarkadako industrial banden eraginak ditu eta Enkore, Haxotz, Empty Files eta D-Rais taldeetako musikariz osatua dago, Urtzi Iza-ren gidaritzapean. 2017an, beraien izen bereko lehen EPa argitaratuko dute, Lander Otaola aktorea protagonista duen bideoklip batekin batera. Otsailak 15eko Kutxa Beltzako kontzertua birako lehena izango da eta Espainian izango du jarraipena.

TYLER DURDEN
Blame Yourself eta Naked Redemption taldeetako partaideekin osatutako banda honek, rock soinuak nahasten ditu, metal kutsu gehiago duten gitarra riffekin eta elektronikaren soinu sintetikoagoekin, eragin ezberdin askoren aztarna jasotzen duen berezko estilo bati bide emanez, Nine inch Nails, Depeche Mode, Karnivool, Audioslave, Black Light Burns, Marilyn Manson, Muse, Stereophonics, Oasis… eta zerrenda luze bat.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

kutxa-beltza-reverend-peytons-big-damn-bandPILT-KAFE-ANTZOKIA