KUTXA BELTZA: Robert Jon & The Wreck (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Robert Jon & The Wreck (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/06/25
Larunbata
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegian: 10 €

ROBERT JON & THE WRECK
Robert Jon & The Wreck betiereko dirudien talde horietako bat da, entzuten dira leku urrun, isolatu eta zaputzetakoak bailiran, baina edozein momentutan eta edonon entzun daitezke eta inoiz ez daude lekuz kanpo. Los Angeles eta Tijuana artean dagoen Kalifornia hegoaldeko eskualde batetik etorriak, Robert eta lagunek zahar usaia dute, eta horrek, hartu-emaneko diren mugaldeko lurraldeetan suertatzen diren ohitura eta bizimoduek moldatutako izaera ekarri die. Musikak ez dio ihes egiten eragin honi, horregatik du whisky zaharmindu eta lehorraren zaporea. Robert Jon & The Wreck askok miretsiko duten superbanda bat da. Noizbehinka sortzen den fenomeno horietako bat, partaideen ongi-egite, ulermen eta ahalmenari esker oihartzun handia lortzen duena, gorenera gailurreratuz. Baina ez dezagun gure burua engaina, Kalifornia hegoaldekoak izanik beraien musika southern rock bakarrik dela pentsatuz, aurreko lana entzutean, Glory Bound izenekoa, soul eta blues erritmoak hartzen dituzten kantak antzeman daitezke eta.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Little-caesar-kutxa-beltza-kafe-antzokiaMIELTXO-monfort-omenaldia