KUTXA BELTZA: Neighbor (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Neighbor (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/09/21
Asteazkena
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Kutxa Beltza
NEIGHBOR

Neighbor, bizilagun ingelesez, Amsterdameko auzo batean jaiotako proiektua da. Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) dira auzo honetako biztanleak. Bikoteak antzinako musika klasikoa du ogibide, Larburu biolinista da, eta Cheatham, viola da gamba-kontrabaxularia. Neighbor proiektuarekin hala ere, Maitek eta Joshek, haien musikagintza eraldatu dute; kantagintzan murgildu dira, hain zuzen ere. Bere lehen lanak, Ura patrikan (Gaztelupeko Hotsak 2013) kritikaren zein ikuslegoaren arreta jaso zuen eta orain bigarren albuma aurkeztera datozkigu: Hau (Gaztelupeko Hotsak 2016).
Soinu muturrekoz ehunduriko paisaia exotikoak eraiki ditu bikoteak kasu honetan; ukeleleak, gitarra elektrikoa, sokazko instrumentuak eta klarinete baxua izan dira Hau soinu bihurtu duten instrumentuak.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

band-jovi-bon-jovi-taldeari-gorazarrethe-strypes-kafe-antzokia