Kutxa Beltza: Martin Carr (UK) (Ex The Boo Radleys) (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Martin Carr (UK) (Ex The Boo Radleys) (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/04/30
osteguna
23:30

Ateak eta txarteldegia 23:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €

Bere seme-alabak hazten zenbait urte eman ondoren, Martin Carr, The Boo Radleys eta Brave Captain taldeetako burua izan zena, “The Breaks” (Tapete Records, 2014) letra larrizko pop diskoarekin itzuli da. 90eko hamarkadan arrakasta handia lortu zuen The Boo Radleysekin, Creation zigilu mitikoaren barruan argitaratutako diskoei esker; doinu itzelak sortzeko erraztasuna antzematen zitzaion Carri jada. Hala ere, showgaze eta britpop artean ibiltzeak eragotzi zien masa-talde bihurtzeko azken mailara heltzea. Seguruenik, lelo itsaskorreko abesti perfektua, borobila bilatzeak ekarri zuen euren proposamena Erresuma Batuan pil-pilean zeuden bi generoen artean lausotzea, “Wake Up Boo” bezalako abestiak gorabehera. Ondoren, Brave Captain proiektu pertsonalari ekin zion Carrek, eta horrekin bere talentua ez zela kontu puntuala erakutsi zuen. Hamarkada bat isilean eman zuen ostean, eta orain Carr itzuli da berriro aurreiritzirik gabeko freskura harrigarria azalduz; “The Breaks” eskarmentu handiko lana da, eta kanta borobil eta doinu gardenez betea dago.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Radio Moscownueva vulcano