KUTXA BELTZA: Julien Elsie – Ian Mason (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Julien Elsie - Ian Mason (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/06/22
Asteazkena
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Kutxa Beltza
JULIEN ELSIE

Julien Elsie bere lanik berriena aurkezten izango dugu. Gaur eguneko panoramako konposatzailerik pertsonalenetako bat, barakaldarra Lehonard Cohen edo Nick Cave bezalako eraginetatik elikatzen da, barne muinetaraino iristen diren kantak sortzeko.

IAN MASON
Ian Mason da Ignacio Solaetxeren, The Wizards eta Knives taldeetako abeslariaren, bakarkako proiektua. Musikari bagagozkio egitasmo hau bere beste taldeetako rock eta metal generoetatik aldentzen da, nahiz eta jarrera mailan bere egitasmo guztiek konpartitzen duten errebeldia, nihilismoa eta mistizismoa neurri berean. Estilistikoki Ian Masonek folk ilun eta doi bat egiten du, amerikar countryaren eragin nabarmenekin, Johnny Cash legendazkoaren edo King Dude berriagoaren antzera. Hemen ez da tranparik benetakotasuna baizik, whisky onduz bustitako ahots sakon bat soilik, gitarra akustiko minimalista batek lagunduta.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

ambinoiz-kokoshca-trepat-stereorocks-kafe-antzokiaperlak-dekot-kutxa-beltza-kafe-antzokia