KUTXA BELTZA: Joseba Tapia eta Besamotzak (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Joseba Tapia eta Besamotzak (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2017/01/26
Osteguna
20:00

Goiko aretoa. Ateak 19:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)

Kutxa Beltza:
JOSEBA TAPIA eta BESAMOTZAK
Joseba Tapia eta Besamotzak Joseba Tapiaren zuzenekoetarako egitasmo berria da, zuzenekoetan baizik entzun ezingo dena. Bere kantutegiko 14 kanta berritu eskainiko dizkio ikusentzuleari honako musikariak lagun:
Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
– Dani Narbarte, trikitixa eta gitarra ( Laiotz).
– Iñigo Telletxea, baxua( Petti, Anje Duhalde, Xabier Montoia).
– Iker Iriarte, bateria ( Betagarri).
Kanta ezagun baina berriak dira, aspaldikoak bezain gaurkotuak. 1990ean Tapia eta Leturia gisa argitaratutako Juergasmoan diskako Besamotza edota 1998an hasi zuen bakarkako ibilbidean plazaratutako 6 disketako kantak ahaire berriz jantzi ditu Joseba Tapiak Besamotzak talde zailduarekin batera. Zuzenean gozatzeko 14 kanta elektriko.

joseba-tapia-eta-besamotzak-kutxa-beltza-kafe-antzokia-posterra

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

cale-tyson-band-kutxa-beltza-kafe-antzokiaebbot-lundberg-the-indigo-children-kafe-antzokia