KUTXA BELTZA: Joseba B. Lenoir Gang – Ekiza (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Joseba B. Lenoir Gang - Ekiza (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/06/30
Osteguna
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegian: 10 €

Kutxa Beltza
JOSEBA B. LENOIR GANG
“Eguzkiari begietara so” disko berriaren aurkezpena

Joseba B. Lenoir: kitarra, ahotsa.
Felix Buff: bateria
Miren Narbaiza: kitarra, ahotsa, perkusioa
Ander Mujika: kitarra, ahotsa
Xan Bidegain: baxua
Badira bi urte luze Tenpesta-k argia ikusi zuela. Hilabete guzti hauetan zehar disko hartako kantei bizitza ematen aritu da beratarra, mota guztietako oholtzetan Euskal Herriko mugetan barrena zein hauetatik kanpora. Bideari bakarrik ekin bazion ere, Felix Buff bateria jotzailea batu zitzaion eta bira bukatzen ari den honetan Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Xan Bidegain ere gehitu zaizkio bandara, GANG-ekin zuzeneko indartsua osatuz. Eguzkiari begietara so izena eramanen du lan berriak eta maiatzean ikusiko du argia. Garaten ekin dio lanari eta bere etxeko Gakobeltz estudioan zein Lyoneko Mikrokosm-en izaten ari da jarraipena.

EKIZA
Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldeko kide-sortzaile eta kantariak, berriki argitaratu du bere lehen diskoa bakarlari gisa, Bidehuts zigiluaren bidez.
Diskoak rock ilun eta pertsonala dakar non tartekatzen diren zati indartsu eta distortsionatuak beste zati minimalista batzuekin, ahots eta hitz gordinak agertu araziz. Gordintasun hori nagusitzen da zuzenekoan, Ekiza bakarrik agertzen baita eszena gainean, bere ahotsa eta gitarrarekin, baita beste zenbait gauzatxorekin ere…

Argazkiak: Jon Iraundegi

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

nevadah-backbone-kutxa-beltzaleun-jaundone-kutxa-beltza-kafe-antzokia