KUTXA BELTZA: Flamingods (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Flamingods (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/09/28
Asteazkena
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Doako sarrera

Kutxa Beltza
FLAMINGODS

Flamingods multi instrumentista talde bat dira, 2009an Bahrain-en Kamal Rasool-ek sortua. Orain Britainia Handian finkatuak, taldeak esploratu eta esperimentatzen du, munduko kultura ezberdinetatik eraginak jasoz eta Nepal, Tailandia, Indonesia, Turkia, Japon edo Tanzania bezalako herrialde ezberdinetatik datozen instrumentuen bilduma handituz. Pop etniko moduan deskribatuak, noise, psikodelia, tribal eta freak folk elementuak gehituz, taldeak mugarik gabeko “doinu inauteri” bihurtzen dituen espiritua mantentzen du. Soinu benetan paregabe bat The Guardian, Vice, Dazed & Confused, NME edo The Fader bezalako medioen estimua jaso duena. Oholtza gainean irabazitako ospe horrek Glastonbury, Latitude Festival, Green Man edo Portugaleko Milhoes de Festa jaialdietako ateak ireki dizkie. Orain beraien azken lana aurkeztera datoz, Majesty, disko bat bere ohiko estilo psikodelikoa mantentzen duena musikaren bitartez istorioak kontatuz.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

the-strypes-kafe-antzokiaLA-MODA-TRUE-MOUNTAINS-KAFE-ANTZOKIA