KUTXA BELTZA – Eremuz Kanpoko Sotoa VII: Yurre Ugarte (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA - Eremuz Kanpoko Sotoa VII: Yurre Ugarte (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2017/05/29
Astelehena
19:30

Goiko aretoan. Ateak 19:00etan zabalduko dira.

DOAKO SARRERA

Kutxa Beltza – Eremuz Kanpoko Sotoa VII: Yurre Ugarte
Hollywoodek ezpainetakotan xahutzen duen diruarekin egiten ditut filmak (Maya Deren)
Zinema, poema bat bezain erraz egiten ez den arte, ez da librea izango (Jean Cocteau)

Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zinema hizpide, edo zinema aitzakia hartuta, astean behin uhineratzen eta sareratzen dena.
Eremuz Kanpoko Sotoa uhin horien hileroko gauzatzea da, hezur mamizko aitzakia gure artean dauden hainbat norbanako eta elkarte esanguratsuk, zer esana eta hura esan gura dutenek, alegia, esatea izan dezaten, eta besteok, zer ikus-entzun eta zeri erantzun.
Zinema bera, ikus-entzunezkoak eurak hizpide, orbita edo aitzakia; oraingoan ere, honetaz ez bestez jarduteko. Nork beretik edo berarenaz jardunda, proposatuz, iradokiz zer ikusi, nola ikusi, nondik begiratu.
Hilean behin, proposamena nork aurkeztuko duen iragarriko dugu. Oihala altxa eta ikus/entzungo duguna zer den jakiteko berriz, Eremuz Kanpoko Sotora igo beharko duzue.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Kantagintza Anje DuhaldeKUTXA BELTZA RAFA BERRIO KAFE ANTZOKIA