KUTXA BELTZA – Eremuz Kanpoko Sotoa II: Beñat Irasuegi (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA - Eremuz Kanpoko Sotoa II: Beñat Irasuegi (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/12/19
Astelehena
19:30

Goiko aretoan.

Doako sarrera

Kutxa Beltza
EREMUZ KANPOKO SOTOA II: Beñat Irasuegi

Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zinema hizpide, edo zinema aitzakia hartuta, astean behin uhineratzen eta sareratzen dena.
Eremuz Kanpoko Sotoa uhin horien hileroko gauzatzea da, hezur mamizko aitzakia gure artean dauden hainbat norbanako eta elkarte esanguratsuk, zer esana eta hura esan gura dutenek, alegia, esatea izan dezaten, eta besteok, zer ikus-entzun eta zeri erantzun.
Zinema bera, ikus-entzunezkoak eurak hizpide, orbita edo aitzakia; oraingoan ere, honetaz ez bestez jarduteko. Nork beretik edo berarenaz jardunda, proposatuz, iradokiz zer ikusi, nola ikusi, nondik begiratu.
Hilean behin, proposamena nork aurkeztuko duen iragarriko dugu. Oihala altxa eta ikus/entzungo duguna zer den jakiteko berriz, Eremuz Kanpoko Sotora igo beharko duzue.

ABENDUAN: Beñat Irasuegi (Orereta/Errenteria 1978) Estrategiaz ariko da Beñat, medio gutxirekin deskonposizioan diren egiturei aurre egiteko moduez. Txikitasunetik gauza asko egin baitaitezke, baina betiere pazientzia estrategikoa landuz gertakizunak probesteko gai bagara. Entziklopedia Britainiarra, PKK gerrilak, Erdi Aroko itsas errepublikak, ekonomia sozial eraldatzailea, War Games… denak lotzeko gai izango dela dio.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

kutxa-beltza-woody-pines-kafe-antzokiastereorocks-ghost-culture-les-alsborregach