Kutxa Beltza: Daddy Long Legs – Xabi Sr No (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Daddy Long Legs - Xabi Sr No (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/09/19
larunbata
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €

DADDY LONG LEGS
Daddy Long Legs rock & blues hirukoteak sekulako arrakasta izan zuen hamarraldi honen hasieran, bere hiritik, New Yorketik hasita, AEBetako ekialdeko kostalde osoan gero, eta mundu osoan zehar ondoren, benetako musikaren erraietara heltzen den jotzeko erari esker. Talentu eta pasio handiko frontman eta harmonika-jotzaile izugarriak, slide-guitar-ak eta bateria primitiboak osatzen dute banda. 2014ean bere bigarren LPa plazaratu zuten Daddy Long Legs izenpean, baina horrez gain bere karreran Stonesen bertsioko EP bat, eta beste LP bat Chicagoko R&Beko T. Valentine handiaren lagun-talde moduan ere kaleratu dituzte. 2015ean zuzeneko LP bat argitaratu dute, Jim Diamondek grabatua NYCko Saint Vitus jendez lepo. Howlin’ Wolf, Captain Beefheart, Little Walter, Flamin’ Groovies, Kid Thomas edo Dr. Feelgood gustuko badituzu, ez galdu kontzertu hau.

 

XABI SR NO (bakarrik)
Aurretik Sr No taldeko Xabi arituko da.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

SorkunLos Blues Morning Singers Kafe Antzokian