Kutxa Beltza: Kelley Stoltz – Dirty Ghosts (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Kelley Stoltz - Dirty Ghosts (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/12/02
asteazkena
20:30

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 13 €


KELLEY STOLTZ (Sub Pop / Third Man Rds)
Kelley Stoltz abeslari, konpositore eta musikari multinstrumentista da. Beatles, Beach Boys eta The Kinksen eraginak nahastuta, Stoltzen soinuak ez dira inola ere anakronikoak. Kaliforniako popa, garageko rocka eta psikodelia topa ditzakegu bere musikan, baina modu basatian, ikuspegi original batekin. Jack Whitek (White Stripes) 
babestutako San Franciscoko artista bere banda osoak lagunduko du gau honetan.

 

DIRTY GHOSTS (Burger / Last Gang)
San Francisco hiritik dator Dirty Ghosts hirukotea, Allyson Baker kantari eta gitarra jotzaileak zuzenduta. 80ko urteetako synth punk eta Chrome kaliforniarren eraginak nabaritzen zaizkie euren musikan. Let It Pretend diskoko abesti multzoa eta Cataract singlea alaiak eta kitzikagarriak dira, eta Baker-en ahotsak The Kills-eko Alison Mosshart ekartzen du gogora.

Hona hemen taldeak argitaratutako azken bideoa, Cataract:

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

annesextonmarabilli