Kafe Solasak: “Jaiak”

Kafe Solasak: "Jaiak"


Eguna/Ordua
2015/08/12
asteazkena
10:30 / 17:30

Antolatzailea: Gabriel Aresti Euskaltegia

WORLD CAFÉ

Aste Nagusiaren atarian, Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleak World Café formatuaz baliatuko dira jaien inguruan eztabaidatzeko: zergatik ospatzen diren jaiak, nola hartzen dugun parte, nolakoak izatea gustatuko litzaigukeen…

Elkarrizketa eta gizarte ikasketarako sare informalak sortzea ahalbidetzen duen metodologia da World Café-a, erakunde edo komunitate baten garrantzizko kontuen inguruko esperientziak pertsona ugarien artean komunikatzea eta trukatzea laguntzen duena. World Café metodologiaren barnean, elkarrizketa txandak finkatzen dira eta jendea mahaitik mahaira aldatzen da. Mahai batean mamitzen diren elkarrizketek osotasunaren eredu bat islatzen dute, beste mahaietan ere elkarrizketak lotzen dituena. Bukatzeko, elkarrizketetan esandakoa guztien artean komentatu ohi da.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Imperial State Electric Kafe AntzokianLos Carniceros del Norte Kafe Antzokian