Julian Maeso – James Room & Weird Antiqua

Julian Maeso - James Room & Weird Antiqua


Eguna/Ordua
2016/09/09
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegian: 18 €

JULIAN MAESO
Julian Maeso Toledoko musikari bat da, kritikarien arabera prestigiotsu eta finkatuenetako bat -bai interpretazioan zein konposaketan- bere musikaren ezagutza zabala dela eta. The Blackbirds edo The Sunday Drivers taldeetan hartu du parte eta biran ibilia da M-Clan eta Quique Gonzálezekin. Espainiatik kanpo Ken Stringfellow, Taylor McFerrin eta The New Master Sounds taldeekin jo du besteak beste.
Garai min eta malenkoniatsuago baten ondoren -blues gehiagorekin- konposaketa alaiagoak egitera igaro da, rock, funk, jazz eta country bezalako estiloak tartekatuz eta bere ahots zirraragarria koro dotoreekin osatuz, atal instrumentalean (organoa eta gitarra) trebetasun handiz moldatzen den bitartean. Julian Maesok ez dio mugarik jartzen bere buruari talentua du soberan eta, gorenera begira dago, bira eta kontzertuetan aretoak lepo betetzera bere estilo zuzen, sutsu eta dotorearekin.

JAMES ROOM & WEIRD ANTIQUA
James Room konposatzaile bizkaitarraren taldeak bere disko berria aurkeztuko du Weird Antiqua. Blues, rock, jazz eta folk amerikarra maisutasunez nahasten dituzten kantuak.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

azzurock-the-name-los-brazos-kunashir-kafe-antzokia'77 SEVENTY SEVEN the-ribbons-kafe-antzokia