Josh Rouse vs. Violent Femmes – Lou Topet

Josh Rouse vs. Violent Femmes - Lou Topet


Eguna/Ordua
2014/05/08
osteguna
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 18 €

Lou Topet: 21:00-21:30
Josh Rouse: 21:30

We Used To Party

JOSH ROUSE vs VIOLENT FEMMES

Josh Rouse eta bere taldeak, The Long Vacations-ek, 1983ko Violent Femmes-en lehenengo diskoa oso-osorik joko dute. We Used to Party zikloak Izar & Star-ekin lankidetzan 80. hamarkadako rock musika onenaz gozatzeko aukera emango digu.

AEBetako Josh Rouseren musika Californiako eragina duen country rock edo soft rocka bezala deskribatu izan dute, baina bere bizimodu nomadak herrialde osotik eraman duenez, baditu ere beste zenbait iturburu. Nashvillen jaio eta Utah, Dakota nahiz Arizonatik pasa ostean, nabaria bada ere bere musikak duen Mediterraneoko kutsua.

Lou Topet

Zarauzko Lou Topet taldeak 21:00etan joko du gitarra finez eta ahots goxoz lagunduta.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

The Dream Syndicate