Izaro – Iker Lauroba

Izaro - Iker Lauroba


Eguna/Ordua
2016/09/23
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Doako sarrera

IZARO
Disko berriaren aurkezpena.
Izaro Andres kantariak bere disko berria aurkeztuko digu egun honetan. Mallabiako kantariaren lan berria gogo handiekin itxaroten da. Ekainean zehar grabatu du diskoa eta pop eta folk doinuak erreferentzia nagusi dira, soul ikutuak ere azaltzen direlarik. Zuzenean talde oso lagun duela ikusteko aukera izango dugu.

IKER LAUROBA
Disko berriaren aurkezpena.
Lauroba edota U.K. Bill moduko taldeetan aritu ondoren Iker Laurobak bere bakarkako lehen diskoa plazaratu berri du. Pop eta folk estiloetan murgiltzen da kantaria bere lan berrian eta diskoko letrak Harkaitz Canorenak dira. 20 musikaritik gora parte hartu dute grabazioan. Egun honetan zuzenean aurkeztuko ditu abesti berriak.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

izar-&-star-VII-nirvana-nevermind-25-urteblack-stone-cherry-kafe-antzokia