Itziarren Semeak – On

Itziarren Semeak - On


Eguna/Ordua
2015/03/05
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Doako sarrera

 

ITZIARREN SEMEAK
“Revolta” disko berriaren aurkezpena
ON
“Zein” disko berriaren aurkezpena

Ska, punk eta reggae banda da Itziarren semeak. RRVren semeak direla ozen aldarrikatu dute hasieratik; ezin izan ziren lehen lerroan egon 80ko hamarkadan, baina beti eraman dute munduari begiratzeko modu hori bihotzean. Iturri hartatik edanda, euren bidea egin nahi dute sinesten dituzten ideiak jai giroan aldarrikatuz. Orain talde bizkaitarra ‘Revolta’ euren laugarren diskoa aurkeztera dator.

On musika taldeko Itsaso Gutierrez musikariak, Jauko Barik, Keike eta Xarma taldeetan aritu eta gero, aurten proiektu berria aurkeztuko digu. Taldea, 2012ko martxoan jaio zen, eta Denis Alberdi (Keike, Brankan) eta Ibai Suarez lagun osatu zen hirukotea. 2014ko udan “Zein” izeneko bigarren diskoa grabatu dute Bilboko Koba estudioan Xanpe teknikari izanik. Rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Miguel CampelloDustaphonics A Wamba Buluba