Immaculate Fools

Immaculate Fools


Eguna/Ordua
2015/10/11
igandea
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 20 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Power Records, Brixton Denda (Somera 35, Alde Zaharra), Riff Music (Plaza Villamonte 10, Algorta))
Txarteldegia: 25 €

IMMACULATE FOOLS

Immaculate Fools pop taldea Kevin Weatherill (ahotsa, gitarra) eta Paul Weatherill (baxua, ahotsa) anaiek, eta Andy Ross (gitarra) eta Peter Ross (bateria) anaiek sortu zuten 1984an Kent (UK) hirian. 1985ean “Immaculate Fools” kantarekin lortu zuten bere arrakastarik handiena. 1997ra arte izan ziren jardunean, 6 disko argitaratuta. Azken bi diskoetan, Ross anaiek alde eginda, Barry Wickens, Brian Betts (gitarra) eta Nick Thomas (bateria) izan zituzten lagun Weatherill anaiek. Kevin Weatherill da abeslari nagusia eta konpositorea, eta grabatzen eta zuzenean jotzen segitzen du, Dirty Ray izenpean. Gaur egun Galizan bizi da.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

thegreatbarrier-Bflatannesexton