High On Fire – Orthodox

High On Fire - Orthodox


Eguna/Ordua
2015/06/28
igandea
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 22 € (Kafe Antzokia, www.musikaze.com/ritualcvltlive, Power records) *Eskaintza berezia martxoaren 31ra arte bakarrik on-line erosita: 18 €
Txarteldegia: 27 €

HIGH ON FIRE

Gaur egungo musika-eszenako bandarik indartsuenetakoa da High On Fire. Heavy metal modernoa sortzen du, sutsua eta pisutsua, amorru eta agresibitatetik ateratakoa. Matt Pike abeslari eta kultuko gitarristak -baita undergroundeko legenda den Sleep taldearen kide fundatzailea ere-, Des Kensel bateria ahaltsuak eta Jeff Matz talentu handiko baxu-jotzaileak osatzen dute talde hau, bere sorreratik, 1998tik, arauak berridatzi dituena: benetan estilo eta soinu paregabea du, “ariketa supersonikoa bolumen lehiaketa batean”. “De Vermis Mysteriis” izan da orain arte estudioko euren azken lana, 2012an argitaratua, baina badabiltza disko berria prestatzen, eta urte bukaeran kaleratzeko asmoa dute. “High On Fireren soinu berria -dio Kenselek- meskalina murtxikatzea eta Black Sabbathen “Master Of Reality”ko B aldeak alderantziz 78 minutuko biratara entzutea bezalakoa da”.

ORTHODOX

Orthodox arituko da aurretik gau honetan. Talde hau Sevillan sortu zen 2004an, eta estatuko metal underground estiloko bandarik ausartenetarikoa da. Bere soinuak, hasiera batean doom metalen barruan kokatuak, drone, jazz eta stoner rockeko elementuak sartzen ditu. Festibal handietan aritu dira: Hellfest, Roadburn, Supersonic eta Primavera
Sound, besteak beste. Horrez gain, hainbat artistarekin kolaboratu dute: Julian Cope musikari eta idazlearekin, Israel Galván dantzariarekin eta Terremoto eta Inés Bacán flamenko-kantariekin, besteak beste.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Los SecretosBertso bazkaria "Loraldia 2015":Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus