Graham Parker

Graham Parker


Eguna/Ordua
2014/09/04
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira

Aurresalmenta: 20€
(Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com, BBK Kutxazainak, Power records)
Txarteldegia: 25€

WOP Special Nights 2014

Graham Parker 

Bob Dylan, Van Morrison edo Rolling Stones-en mireslea, Graham Parker Britania Handiko 70eko hamarkadako pub-rock zirkuituko izen handietako bat da eta lehen aldiz izango dugu Euskal Herrian kontzertuan. Rock’n’roll-aren oinarrizko muina berreskuratu nahi zuten eta baita blues, R&B, soul edo country bezalako estiloen soinu tradizionalak ere.

Londresen 1950eko azaroaren 18an jaiotako eta gasolindegi batean aritutako Graham Parker soul eta R&B estiloko The Black Rockers edo Deep Cut Three bezalako taldeekin murgildu zen musika munduan. 70. hamarraldiaren erdialdean Dave Robinsonek ‘Rumour’ taldea sortzera animatu zuen eta bertan Brinsley Schwarz eta Martin Belmont gitarristekin, Andrew Boznar baxujolearekin, Steve Goulding bateriarekin eta teklatuaren ardura zuen Bob Andrewsekin batera jo zuen.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search