-Gailu (Kutxa Beltza. Goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2022/04/07
Osteguna
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € + banaketa gastuak (www.kafeantzokia.eus, Musikaze)
Txarteldegia: 13 €

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa.

 

Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

 

-GAILU

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search