Fuzz – Inoren Ero Ni

Fuzz - Inoren Ero Ni


Eguna/Ordua
2015/08/25
asteartea
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 18 €

Fuzz taldea Aste Nagusian
Fuzz talde estatubatuarrak Kafe Antzokian joko du abuztuaren 25ean, Aste Nagusiko programazioaren barruan. Ty Segall musikariak zuzentzen duen bandak eskainiko duen kontzertu hau bakarra izango da Euskal Herri osoan.
Led Zeppelin gaur egun ikustea bezalakoa dela diote batzuek. Black Sabbath eta King Crimson erreferentzia garrantzitsuak dira Kaliforniako taldearentzat; bere abestietan fuzz eta garage rock doinuak aurki ditzakegu, baita MC5 taldearen energia eta intentsitatea eta The Stoogesen indarra ere, hori guztia hain ondo menperatzen duten psikodelia bereziaz betea.
Kontzertu berezia izango da gau honetakoa, ez baita erraza taldea zuzenean ikustea eta seguru gau honetan eskainiko duten kontzertua gogoangarria izango dela.

Inoren Ero Ni
Gaua irekitzeko, Inoren Ero Ni taldea arituko da. 2003an Andoainen sorturiko banda dugu, Mikelek, Okenek eta Drakek, BAP! taldean elkarrekin arituek, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei.
Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika. (bidehuts.net)

 

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

El_Txef_A_Band_Experience Kafe AntzokianRadio-Birdman