“Eskolatik oholtzara bertsotan” bertso topaketak

"Eskolatik oholtzara bertsotan" bertso topaketak


Eguna/Ordua
2015/05/13
asteazkena
17:30

Doako sarrera
Antolatzaileak: Bizkaiko Bertsozale Elkartea eta Zenbat Gara Elkartea.

ESKOLATIK OHOLTZARA BERTSOTAN
Bukatzera doan 2014-2015 ikasturtean, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak iazko ikasturtean Zenbat Gara Elkartearekin abiaturiko elkarlanari jarraipena eman dio proiektu berri honekin, helburu hauek dituelarik:
-Bertsolaritza gelatik ateratzea, ikasleak parte aktibo bihurtuz
-Bertsolaritzaren bitartez Bilboko ikastetxe desberdinen arteko harremanak sustatzea
-Bilbon bertsolaritzaren transmisioa zabaltzea
-Gurasoak proiektura hurbiltzea

Lehen jardunaldi honetan, Urretxindorra Ikastola eta Karmelo Ikastola izango dira.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

XV. Haur Antzerki Topaketak Kafe Antzokianbertso-topaketak